URTE BERRI ON 2012 !!!!
Zuekin denbora luzea konektatu barik egon gara, baina ez pentsa egun hauetan ez dugula ezer egin. Oso liatuta ibili gara: kontrolak eta etxerako lanak egiten, PINera joaten, oporrak izan ditugu…
Iaz oso ondo portatu ginenez (ejem) Olentzero, ere, ondo portatu da eta eskatutako gauzak ekarri dizkigu; haien artean Izaroko altxorra ipuina, hiruhilabete honetan landuko dugun liburua.
Gutaz ez ahazteko eskolako Olentzerorekin ateratako argazkia uzten dizuegu.
Beno, hurrengorarte.