viernes, 30 de noviembre de 2012

BIZKOTXALDE BE BAGARA

Aupa lagunak:
Berriro elkarrekin!
Datorren igandean, abenduak 2, gure herrian, Basaurin, Euskararen eguna dela eta, festa erraldoi bat antolatuko da; Basaurin be bagara leloarekin.
Egitarauan gauza desberdinak egongo dira: 
-         Bertsoak
-         Flash mob-a: non herritar guztiok parte hartzeko aukera izango dugu.
-         Mendi martxa
-         Spinning

         Eta gauza mordo bat…………..

Anima zaitezte eta etorri Basaurira oso ondo pasatuko duzue eta……………….


lunes, 5 de noviembre de 2012

Aupa lagunak :
Basauriko jaiak izan direla eta, gure eskolan txartel txapelketa bat egin genuen 6. mailako gelen artean. Lau pertsonako taldeak egin genituen. Txartelak egiteko 2 egun besterik ez genuen izan eta gure gelako neska batzuk txapeldunak izan ziren, 72 botoekin, eta bigarrenek 31 boto izan zituzten.
Hemen uzten dizuegu gure argazki bat.




  
Beste aldetik, pasa den astean Artunduaga kiroldegira joan ginen euskal pilotari buruzko mundua ezagutzera. Gauza desberdinak ikasi ditugu: jolas motak, pilota eta pilotari desberdinak…ikusi genituen. Bi tailer egin genituen: alde batetik, pilota bana egin genuen eta, beste aldetik, tako bat. Hori eta gero, frontoian jolasteko aukera izan genuen: eskuz, zesta-puntaz eta sareaz. Hango monitoreei, Mikeli eta Javierri, eskerrak eman behar dizkiegu haien azalpenetatik.



Agur, ikusi arte.