Gaur, azaroak 18, eskolako ortuan egon gara, eta kipulak eta babak landatu ditugu.
Iaz ere egon ginen eta marrubiak, franbuesak eta ilarrak landatu genituen.
Azalpenak emateko eta landatzen laguntzeko etorri den gizona Lino deitzen da.
Beste geletako neska-mutilek beste barazki mota batzuk landatu dituzte: letxugak, eskarolak, azaloreak, azak...
Urtean zehar, noizbehinka, ortura joango gara ureztatzera, aurrerapenak ikustera, belar txarrak eta harriak kentzera...
AMALURRA ZAINTZEN GURE BURUA ERE ZAINTZEN DUGU !!
Aurrerago gure ortuaren berriak izango dituzue.
Agur Ben-Hur eta jan jogurt