Aupa lagunak:
Aurreko bi asteazkenetan Basauriko kiroldegira eskalada egitera joan ginen. Hango rokodromoan jolasten ibili ginen. Gehienak goraino igo ginen, nahiz eta batzuei pixka bat kostatu.
Gehiengooi oso laburra egin zitzaigun eta errepikatzea gustatuko litzaiguke. Zuek ere aukera baduzue probatu, oso polita da eta.