lunes, 15 de octubre de 2012

KOITADUA, KOITADUA, AMAITU DIRA JAIAK BASAURIKOAK!

Aupa lagunak:
Atzo Basauriko jaiak bukatu ziren. Oso ondo pasatu dugu baita arin ere.
Pasa den asteartean Eskarabilera ( jaietako protagonista, panpina) gure eskolara etorri zen. Han egon ginen argazkiak ateratzen, dantzatzen eta ondo pasatzen.
Beste aldetik, alkate eta alkatesa txikiek oparitutako makilak erakutsi zizkiguten.
Ostegunean haurren eguna ospatu egin zen. Buruhandiak, kars, txapelketa desberdinak… izan ziren eta barraketan prezio merkeak egon ziren baina bidaiak laburragoak ziren.
Umeentzako zurrakapote dastatzeko aukera izan genuen. Zurrakapote gure jaietako edari tipikoa da. Umeentzat denean ardorik izan beharrean mostoa izaten du, alkoholik gabekoa izateko.
Atzo jaiei amaiera emateko Eskarabileraren burua askatu egin zen eta airetik gure herritik aldendu egin zen.

Beno lagunak, nahiz eta triste samar egon datorren urteko jaiak prestatzen hasiko gara.

viernes, 5 de octubre de 2012

HAUXE BAI JAIAK !

Aupa lagunak :
Bihar Basauriko Jaiak hasiko dira eta San Faustoren omenez egiten dira.
Lehenengo egunean Herriko Taldearen 15 taldeek jaitsiera egiten dute. Amaitzean taldeetako lonjetan zurrakapotea ematen dute.
8 egun dira eta 2 alkate txiki daude. Alkatesa txiki GURE GELAKO BAT DA !

Agur eta ondo pasatu nahi baduzue, etorri gure herrira.

jueves, 4 de octubre de 2012

HISTORIA IKASTEN

Aupa lagunak:
Ingurune saioan Historia ikasten hasi gara eta momentuz Historiaurrea bakarrik ikasi dugu. Oraintxe Antzinaroa ikasten hasi gara eta internetetik bidaiatzen bideo batzuk aurkitu eta ikusi egin ditugu. Nahiz eta gaztelaniaz egon zoragarriak dira, benetan ! Ikusi nahi baduzue You Tuben “Mesopotamia antigua”  jarri eta zati bietan banatuta dagoena aukeratu. Gauza bera egin ahal da Egipto, Grezia eta beste herri batzuekin.

 Hemen dituzue landutako gaiari buruzko guk egindako marrazki batzuk:





ITURRI HISTORIKOAK






PALEOLITOA




NEOLITOA




MONUMENTU MEGALITIKOAK



LASTER ARTE