Aupa lagunak:
Atzo Basauriko jaiak bukatu ziren. Oso ondo pasatu dugu baita arin ere.
Pasa den asteartean Eskarabilera ( jaietako protagonista, panpina) gure eskolara etorri zen. Han egon ginen argazkiak ateratzen, dantzatzen eta ondo pasatzen.
Beste aldetik, alkate eta alkatesa txikiek oparitutako makilak erakutsi zizkiguten.
Ostegunean haurren eguna ospatu egin zen. Buruhandiak, kars, txapelketa desberdinak… izan ziren eta barraketan prezio merkeak egon ziren baina bidaiak laburragoak ziren.
Umeentzako zurrakapote dastatzeko aukera izan genuen. Zurrakapote gure jaietako edari tipikoa da. Umeentzat denean ardorik izan beharrean mostoa izaten du, alkoholik gabekoa izateko.
Atzo jaiei amaiera emateko Eskarabileraren burua askatu egin zen eta airetik gure herritik aldendu egin zen.
Beno lagunak, nahiz eta triste samar egon datorren urteko jaiak prestatzen hasiko gara.