Aupa lagunak:
Zenbat denbora zuekin egon gabe!
Oso liatuta ibili gara azken egun hauetan antzerki-saio bat egin behar genuelako. Basauriko Ibaigane Kultur Etxean antzeztu genuen 5. mailako ume guztiok gure gurasoen aurrean. Oso ondo atera ziren antzerki guztiak eta oso ondo pasatu genuen. Gure gelako antzerkien izenburuak Lurrikara eta Zientzialari eroak dira.
Momentuz argazki gutxi, eta ez oso onak, ditugu baina ideia orokor bat egiteko balio dute. Beranduago beste batzuk jarriko ditugu.
LURRIKARA
ZIENTZIALARI EROAK
Beste aldetik, astelehenean Liburu Eguna ospatu genuen eskolan. Guk irakurritako liburuaren idazlea, Iñaki Friera, etorri egin zen bere liburuari buruz, Izaroko altxorra-ri buruz, hitz egiteko. Berarekin hitz egiten egon ginen eta liburuetan sinatu egin zigun.
Agur eta laster arte.