miércoles, 2 de mayo de 2012

UGAOKO ARRANTZA ESKOLA

Kaixo lagunak:

Gaur arrantza egitera joan gara. Oso dibertigarria izan da nahiz eta ezer ez arrantzatu.
Ugaoraino trenez joan gara. Han gure zain zeuden.


Gela batera eraman gaituzte eta gauza desberdinak ikasi ditugu:
-         Amu desberdinak ikusi ditugu: 3 puntakoak, arrainak dauzkatenak eta punta batekoak.
-         Nerbioi ibaian topa ditzakegun arrainak: amuarrain arruntak, ortzadar amuarrainak, loinak, aingirak…
-         Arrainak nola neurtu.
-         Behar diren baimenak…
Kamiseta bana eman digute, berde kolorekoa.





Ondoren bakoitzak kanabera bat hartu eta arrantza egitera joan gara. Nahiz eta arrantzatzeko denbora luzea egon, ez dugu ezer harrapatu. Edo arrainak beldurtu izan dira edo diputaziokoek ez dute ibaira arrainik bota, ondoren arrantzatzeko.










Beranduago bazkaltzera joan gara eta aprobetxatuko dugu apur bat jolasteko.







Bueltan nekatuta baina pozik ailegatu gara eskolara.

Agur eta laster arte.