viernes, 25 de mayo de 2012

AURTEN BAI !!!!!!!!!!!!!

Aupa lagunak:
AURTEN BAI !!!! Europako kopa ez genuen irabazi baina gure ekipoaren alde eta animatzen jarraitzen dugu ( beno gure artean disidenteak ere badaude). Horrexegatik hemendik gure animu sutsu eta handienak bidaltzen dizkiegu Athleticen jokalari guztiei:

AUPA ATHLETIC !!!
LEHOIEKIN BETI !!!
GORA MUTILAK !!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
KOPA GUREA DA !!!!!!!!!!!!
ATHLETIC BETI ZUEKIN !!!!!!!!!!!!!!!!!!!!



Eskolan geratu diren andereño eta maisuak ere ATHLETICen  ALDE







miércoles, 16 de mayo de 2012

BERTSO TOPAKETA

Aupa lagunak:
Gaur goizean Sozial Antzokira joan gara eskolen arteko bertso topaketa bat entzutera.
Basauriko eskoletako 6. mailako neska –mutilek parte hartu dute kurtsoan zehar landutako doinu, neurri eta abar erakutsiz. 5. mailakoak ikusle moduan joan gara, datorren urtean guri tokatuko zaigu eta.
Bizkaiko 2 bertsolari ospetsuk, Peiok eta Beñatek, haien bertsoak eskaini dizkigute.

Agur

lunes, 14 de mayo de 2012

BIDE HEZKUNTZA

 Aupa lagunak:
Gaur Bide-Hezkuntza programa barruan ekintza batzuk egitera joan gara. Trafiko seinaleak birpasatu ditugu, jolas bat egin dugu eta gero gehien gustatu zaiguna: bizikletaz ibiltzea.
    Bi taldetan banatuta, batzuk bizikletaz zeudenak ikertzen egon gara ea ondo egiten zuten, arauak errespetatzen zituzten…Ondoren trukatu izan dugu eta horrela guztiok bizikletaz ibiltzen egon gara.

Oso, oso ondo pasatu dugu.

Agur









miércoles, 9 de mayo de 2012

GAUR IRABAZLE!!!!!!!!!!

Aupa lagunak:
Gaur Athleticek partida historikoa jokatuko du Atletico de Madrid-en kontra. Hemendik gure animuak eta zortea bidaltzen dizkiegu.

Datorren astelehenean Bilbon egongo gara animatzen eta gabarra ikusten.


 ANIMO LEHOIAK !!!.

 

miércoles, 2 de mayo de 2012

UGAOKO ARRANTZA ESKOLA

Kaixo lagunak:

Gaur arrantza egitera joan gara. Oso dibertigarria izan da nahiz eta ezer ez arrantzatu.
Ugaoraino trenez joan gara. Han gure zain zeuden.


Gela batera eraman gaituzte eta gauza desberdinak ikasi ditugu:
-         Amu desberdinak ikusi ditugu: 3 puntakoak, arrainak dauzkatenak eta punta batekoak.
-         Nerbioi ibaian topa ditzakegun arrainak: amuarrain arruntak, ortzadar amuarrainak, loinak, aingirak…
-         Arrainak nola neurtu.
-         Behar diren baimenak…
Kamiseta bana eman digute, berde kolorekoa.





Ondoren bakoitzak kanabera bat hartu eta arrantza egitera joan gara. Nahiz eta arrantzatzeko denbora luzea egon, ez dugu ezer harrapatu. Edo arrainak beldurtu izan dira edo diputaziokoek ez dute ibaira arrainik bota, ondoren arrantzatzeko.










Beranduago bazkaltzera joan gara eta aprobetxatuko dugu apur bat jolasteko.







Bueltan nekatuta baina pozik ailegatu gara eskolara.

Agur eta laster arte.