miércoles, 16 de mayo de 2012

BERTSO TOPAKETA

Aupa lagunak:
Gaur goizean Sozial Antzokira joan gara eskolen arteko bertso topaketa bat entzutera.
Basauriko eskoletako 6. mailako neska –mutilek parte hartu dute kurtsoan zehar landutako doinu, neurri eta abar erakutsiz. 5. mailakoak ikusle moduan joan gara, datorren urtean guri tokatuko zaigu eta.
Bizkaiko 2 bertsolari ospetsuk, Peiok eta Beñatek, haien bertsoak eskaini dizkigute.

Agur