Aupa lagunak:
Pasa den astean El Pobal burdinolara joan ginen.
Hasieran, artoa eta irina ehotzeko errota handiak ikusi genituen. Uraren indarra erabiltzen zuten errotak mugitzeko. Amaitu ondoren burdinola ikustera joan ginen: Errotan irin, burdinolan burdin.
Burdinola barrutik ikusi baino lehen, erabiliko zuten ura nondik zetorren azaldu ziguten. Barruan maketa batzuk ikusi genituen prozesu osoa hobeto ulertzeko. Benetako hauspo eta mailu erraldoiak ikusi ondoren tailer bat egin genuen: burdin zati bati forma eman genion.
Ikustaldia eta gero, landa batzuetara joan ginen indarrak eskuratzeko ( hantxe bokatak jan genituen) eta aisialditxo bat izateko.
Benetan oso irteera polita eta interesgarria. Ikustea pena merezi du!!!!
Agur