Aupa lagunak:
Berriro zuekin. Gaur gure eskolako lehen eguna da eta egondako aldaketak komentatuko dizkizuegu:
– Aurten 6. mailan gaude eta eskolako azken urtea da.
– Gure eskolaren izena aldatu egin da eta orain Bizkotxalde deitzen da.
– 2 neska berri ditugu.
– Iazko maisu bat ez dago (Asier) eta faltan botako dugu oso majoa baitzen.
Oporretan oso ondo pasatu dugu, leku desberdinetara joan gara, baina, zoritzarrez oso arin pasatu egin dira.
Hona hemen gaur ateratako argazki bat. Horretan, gelako 2 falta dira oporretan jarraitzen dutelako.
Laster arte